XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.9. EZETZ ASMATU JOKU HAU:

Bañatek, Garazik eta Elixabetek jolastu egin nahi dute eta joku bat asmatu dute.

Zapata-kaxa bat basterik ez dute, baina hori ez da oztopoa.

Kaxaren tapa erdibitu ondoren, kartoi zatiak, kaxan bertan banaketak egiteko balio izan zuten.

Gero, pentsatzen hasi ziren: Hiru bolak ezkerreko aldean ipintzen baditugu, zenbat mugimendu beharko ditugu hirugarren lerrora pasatzeko, hasierako parada edo posizioa mantenduz eta bakoitzean bola bat besterik mugitu gabe, noski.

Asko pentsatu ondoren soluzioa aurkitu zuten:

Erdiko lerroa erabiltzen badugu, bost mugimendu besterik ez dugu behar.

Oso liluraturik zeudenean Eukene ahizpa txikia sartu zen gelan, bola txiki bat eskuan zeramala.

Lau bolarekin zaildu egiten zen jokua.

Zenbat mugimendu beharko dituzte orain?

Animatzen bazara egin zeuk zeure jokua.

Saiatu lehenengo 3 bolekin egiten.

Begiratu irudiari eta 5 mugimendu besterik ez duzula behar ikusiko duzu.

Gero lau bolaz egin.

Zailago baina atsegingarriagoa.